Euskal Girotze Barnetegiak

Txartel zuriak

Txartel zuriak

Dinamika-mota: Sormena, Hizkuntza: euskara

Zer lantzen da: Ahozkotasuna, arrazoiak ematea eta sormena

Adina: Adin guztiak

Iraupena: 10 minutu

Partaide kopurua: Talde handia

Materiala:

Partaide bakoitzeko txarteltxo bana. Lau txarteletan ez du ezer jarriko, eta besteetan hitz bat, denetan hitz berbera. Hitz hauek erabil daitezke: etxea, euskara, besoa, eskola, laguna...

Azalpena:

Txarteltxoak nahastu eta partaide bakoitzari bat emango diogu. Txartela norberak ikus dezake, baina beste inork ez.

Ondoren, ordenean, bakoitzak hitz bat esan behar du; txartelean dagoen hitzaren gaiarekin zerikusia duena. Txartel zuria dutenek besteei entzundakoaren arabera esan beharko dute hitza, inork ez dezan sumatu zuria dutela.

Hitz guztiak entzun ondoren txartel zuriak nortzuk dituzten asmatzen saiatzea da ekintzaren xedea. Horretarako, norbaiten susmoa dutenek, banaka, noren susmoa duten esango dute, eta zergatik. Salatuek ere bere burua defendatzeko saiakera egingo dute. Horrela, lau txartel zuriak aurkitu arte.

Ekintzaren helburua hitz eginaraztea denez, gidaria hori bultzatzen saiatuko da.

Oharra:

Partaide kopuruaren arabera, txartel zuri kopurua alda daiteke. Gehienez lau.

Egiten den lehen aldian ere birekin egitea izan daiteke egokiena, eta gero beste bat edo bi sartu.


Jaitsi dinamika PDF formatuan Jaitsi Dinamika

« Aurrekoa

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa