Euskal Girotze Barnetegiak

TXANTXANGORRIA HEGAKA

TXANTXANGORRIA HEGAKA

Dinamika-mota: Hizkuntza: euskara, Hausnarketa (SHAILAK)

Zer lantzen da: Euskararen erabilera bultzatzeko eta aldeko jarrera motibatzeko

Adina: Adin guztiak

Iraupena: 25 minutu

Partaide kopurua: Talde handia

Materiala:

Horma-irudia, txintxetak, partaideen izenak, gaiari dagokion abestia (Euskararen txantxangorria) eta dantza.

Azalpena:

Lehendabizi, gaiari buruzko abestia eta dantza erakutsiko zaie partaide guztiei.

Ondoren, era metaforikoan, proiektuaren azalpenak emango dizkiegu: gu denok, txantxangorriak bezala, txoriak izango gara, eta marraztutako horma-irudi batean hegan egingo dugu. Zenbat eta euskara gehiago erabili (edo erabiltzen saiatu), gero eta gorago egingo dugu hegan.

Partaide bakoitzak bere izena duen papertxoa hartu eta, ondoan, txantxangorri txoriaren irudia erantsiko dio, edo txantxangorri bat duen papertxoan izena idatzi.

Jarraian, horma-irudi handian, hartuko duen konpromiso pertsonalaren arabera, bere txoria nahi duen tokian kokatuko du, txintxeta bat erabiliz.

Hezitzaileak egokia ikusten duenean (adibidez, txango bat egin aurretik, jangelan gaudenean…) abestia jarriko du eta une zehatz batzuetarako konpromiso hau birplanteatu dezake. Partaide bakoitzak bere txantxangorria mugitzeko aukera izango du.

Zehaztutako denbora tarte bakoitzaren bukaeran, egoera aztertuko dugu, eta gertatutakoari buruz hausnartu.

Aldaera:

Horma-irudi desberdinak erabili daitezke: txantxangorriaren ordez, txantxangorri hitza idatzita duen motxila (denok mendizaleak, mendi  tontorrerantz); edo igerilekua irudikatzen duen horma-irudi bat, denok igerilariak izanik izena flotagailu baten erdian idatzita...

Oharra:

Hausnarketa sakonagoa egin daiteke: Zer gertatu da? Norekin hitz egin duzu euskaraz? Zergatik gerturatu edo urrundu zara tontorretik/uretatik?Sentitutakoa, ikasitakoa…


Jaitsi dinamika PDF formatuan Jaitsi Dinamika

« Aurrekoa Hurrengoa »

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa