Euskal Girotze Barnetegiak

Arkatz kooperatiboa

Arkatz kooperatiboa

Dinamika-mota: Taldea indartu, Alaitasuna, Hausnarketa (SHAILAK)

Zer lantzen da: Guztion arteko elkarlana

Adina: Adin guztiak

Iraupena: 5 minutu

Partaide kopurua: Talde handia

Materiala:

-    Soka txikiak edo artilea eta errotulagailu lodia.

Azalpena:

-Erronka moduan planteatuko dugu, amarauna dinamika aprobetxatuz. Armiarma-sareak lau soka izango ditu (edo artile zati), eta erdian, sokei erantsita, errotulagailu bat zintzilik, sendo lotuta. Errotulagailuaren azpian paper bat jarriko dugu, lau eguneko ibilbidea duena. Ikasleek, guztien artean, soka muturrei eusten dietela eta errotulagailua mugituz, lau eguneko ibilbidearen barrualdea marrazten saiatuko dira.

Oharra:

Ibilbidea marraztu dugunean, hausnarketa lantzeko ikasleei hurrengo galderak egingo zaizkie:

- Zer gertatu da?

- Lortu dugu?

- Zergatik?

- Merezi izan du?

- Zer ikasi dugu?

- Nola sentitu gara?


Jaitsi dinamika PDF formatuan Jaitsi Dinamika

« Aurrekoa Hurrengoa »

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa