Euskal Girotze Barnetegiak

Potepunta

Potepunta

Dinamika-mota: Taldea indartu, Alaitasuna, Erlaxazioa

Zer lantzen da: Ondo pasatzea, kirola egitea eta taldea indartzea.

Adina: Adin guztiak

Iraupena: 30 minutu

Partaide kopurua: Talde handia azpimultzotan

Materiala:

Taldeak adina pote (lehunkari-poteak era egokian moztuta) eta teniseko pilota.

Azalpena:

Jolasa pilota-partida bat izango da, eta frontoian egingo dugu. Partaideak lau taldetan banatuko ditugu, kide kopuru berekoak denak. Taldekide bakoitzak zenbaki bat hartuko du (batetik hasita), zenbat taldekide horrenbeste zenbaki.

Jolasean hasteko, bat zenbakia duten partaideei pote bana emango diegu. Pote bereziak izango dituzte, pilota jaso eta jaurtitzeko modukoak. Norbaitek huts egiten duenean kanpora joango da eta bere taldeko hurrengoa sartuko da. Azkenaren ondoren, berriz lehena.

Sartzen diren jokalari berriek izango dute sakerako aukera.

Hasieratik esango diegu zenbat denboran arituko garen jolasean.

 

Jolas denbora bukatzean, ekintzaren hausnarketa egiteko tartea hartuko dugu:

Zer sentitu duzu?

Denok gustura aritu al gara?

Horrela ez bada, zer egin genezakeen hori lortzeko?

Zein izan da ekintzaren helburua?

...

Oharra:

Sakean hiru aukera emateak lagundu egiten du.

Potearekin pilota hartutakoan, bi pauso eman daitezke aurrera pilota bota aurretik.


Jaitsi dinamika PDF formatuan Jaitsi Dinamika

« Aurrekoa

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa