Euskal Girotze Barnetegiak

Asko maite zaitut

Asko maite zaitut

Dinamika-mota: Alaitasuna, Konfiantza

Zer lantzen da: Alaitasuna eta kontaktua

Adina: Adin guztiak

Iraupena: 20 minutu

Partaide kopurua: Talde handia

Materiala:

Aulkiak

Azalpena:

Partaide guztiak eserita, biribilean. Gidaria taldekide batengana joango da, haren aurrean belauniko jarri eta eskua emanda zera esango dio, adibidez: “Asko maite zaitut, praka urdinak dituzulako”. Orduan praka urdinak dituzten guztiak altxatu eta aulkiz aldatuko dira. Gidaria ere eseri egingo denez, taldeko bat aulkirik gabe geratuko da. Zutik geratu denak emango dio jarraipena jolasari. Aurrekoaren formula bera erabiliko du: beste norbaiten aurrean jarri, belaunikatu eta honelako zerbait esan: “Asko maite zaitut …-lako” (neska zarelako, betaurrekoak dituzulako…).

Jolasa amaitzen denean, egokia da hausnartzeko tartea hartzea:

Zer sentitu duzu?

Zer gertatu da?

Nola jokatu dugu neska edo mutilen artean?

Zer egin genezakeen denok gusturago aritzeko?

...

Oharra:

Aipatutako ezaugarriak agerikoa izan behar du, nabarmena, ikusteko modukoa:

- …, galtzerdi marradunak dituzulako.

- …, ile luzea duzulako.

- …, betaurrekoak

- …


Jaitsi dinamika PDF formatuan Jaitsi Dinamika

« Aurrekoa Hurrengoa »

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa