Euskal Girotze Barnetegiak

Pistoleroak

Pistoleroak

Dinamika-mota: Aurkezpena

Zer lantzen da: Taldeko izenak ikastea

Adina: Adin guztiak

Iraupena: 15 minutu

Partaide kopurua: Talde handia

Materiala:

Ez da ezer behar.

Azalpena:

Taldea borobilean jarriko da, denak zutik. Hasteko, boluntario bat eskatuko dugu. Hura pistoleroa izango da. Eskuak pistola bat baleuka bezala jarriko ditu. Borobilean dagoen taldekide bati pistolarekin apuntatzearekin batera, haren izena esango du. Hura biktima bihurtuko da. Biktimaren izena entzun bezain laster, haren eskuin aldean dagoenak ezkerraldean dagoenaren izena esan behar du, eta ezker aldekoak eskuin aldean dagoenarena. Izena beranduen esaten duena hilda geratuko da, eta dagoen lekuan eseriko da.

Ondoren, biktima pistolero bihurtuko da. Pistolero berriak jarraipena emango dio jolasari: beste biktima bat aukeratu, haren izena esanez tiro egin... Dinamikak horrela jarraituko du, partaide guztiak hilda gelditu arte (pistoleroa eta biktima izan ezik).


Jaitsi dinamika PDF formatuan Jaitsi Dinamika

« Aurrekoa Hurrengoa »

Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza Saila)
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Euskara Zerbitzua
Donostia - San Sebastián Kalea, 1
01010 Vitoria - Gasteiz
Tf.: 943 02 29 43 / 945 01 83 45
Eusko Jaurlaritza NolegaUlibarri Programa