Non gaude?

Non dago barnetegia?

Mapa handiagotu

Gure barnetegia Alkizako erdigunean dago. Alkiza nekazari giroko herri txiki eta polit bat da, Gipuzkoaren erdi-erdian dagoena, Tolosaldean, Ernio mendiaren magalean. Alkizan 347 biztanle bizi dira.

Alkizara etortzeko bi bide daude: Tolosatik gertu dagoen Anoeta izeneko herritik abiatzen den errepidea (5 km.), edo Billabona eta Asteasu lotzen dituen errepidetik abiatzen dena (4 km.).
Alkizako hiribilduak edo kaskoak 348 metroko altuera du, eta Ernio mendiaren magalean dago, mendiz eta basoz inguratua.

Alkizak eskola txiki bat du, barnetegiaren ondoan kokatua, eta 12 urte bitarteko herriko neska-mutilek bertan egiten dituzte euren ikasketak.
Udaletxea, eliza, plaza, parkea, pilotalekua eta hiru tabernak osatzen dute, zenbait etxerekin batera, Alkizako hiribildua edo kaskoa. Etxe horietako batean gaude gu, hain zuzen ere, duela bi mende harriz eta egurrez eraikitako Erretore etxean. Alkizako plazan asko nabarmentzen den etxe honek pilotalekua eta parkea ere bertan ditu. Otorduak oso gertu dagoen Otsamendi jatetxean egiten ditugu.

Gure helbidea

Alkizako Euskal Girotze Barnetegia
Erretore etxea.
Alkizako Plaza, 3
20494 Alkiza (Gipuzkoa)

Alkizako Euskal Girotze Barnetegia
Erretore etxea. Alkizako enparantza
20494 Alkiza (Gipuzkoa)
Telefono zenbakia: 943 692 064
Posta elektronikoa: alkiza@barnetegiak.eus
Nolega    Eusko Jaurlaritza XHTML 1.0 Transitional válido ¡CSS Válido!