Etxea

Gure etxeak hiru solairu ditu eta ganbara bat. Lehen solairua izan ezik, gainontzekoak guk erabiltzen ditugu.

Lehen solairuan, Alkizako kultur etxea dago.  Eta beheko solairuaren zati bat apaizaren etxeak hartzen du. Solairu horretako alderdi batean, komunak eta galdara-gela daude; beste aldean, guk “diskoteka” moduan eta beste zenbait jolasetarako erabiltzen dugun gelatxoa dago, futbolin bat eta oinetakoak eta kirol materiala uzteko lekua.

Bigarren solairuan, honakoak ditugu: logelak, komunak, dutxak, sukaldea (ekintza batzuetarako erabiltzen duguna), irakasleen gela eta bulegoa.

Hirugarren solairuan ganbara dago. Han, erabilera anitzeko gela erraldoia dugu. Bertan ditugu musika ekipoa, telebista, proiektoreak, lliburuak eta hainbat jolas... Irakasleentzako komun bat, ikasleentzako beste bat, eta trasteleku pare bat ere badaude ganbara horretan.

Alkizako Euskal Girotze Barnetegia
Erretore etxea. Alkizako enparantza
20494 Alkiza (Gipuzkoa)
Telefono zenbakia: 943 692 064
Posta elektronikoa: alkiza@barnetegiak.eus
Nolega    Eusko Jaurlaritza XHTML 1.0 Transitional válido ¡CSS Válido!