Araudia

Etxe barruan

  • Gure etxea Gipuzkoako Gotzaindegiarena da. Alkizako erretoreak pertsona bat du izendatua, etxeko arduradun gisa.
  • Monitoreak ez daudenean, beharren bat izanez gero, arduradunarengana jo behar duzue. Telefono zenbakiak irakasleen esku daude.
  • Erabilera desegokiaren ondorioz arazoren bat balego (zerbait puskatu edo), etxeko arduradunarekin hitz egingo duzue, edota gutariko batekin komentatu.
  • Garbitzailea (arduraduna bera), egunero pasatzen da garbiketa orokorra egitera ikasleak gosaltzera joan eta gero. Ordurako, oheak eginda eta arropak eta oinetakoak txukun jasoak egongo dira..
  • Berogailuaren mantenua arduradunari dagokio. Debekatua dago eskuoihalak (toailak) erradiadoreen gainean uztea.
  • Ohe gainean, haurrak ezin izango dira inola ere saltoka edo jolasean ibili; era horretan, ohe bat baino gehiago apurtu baita.
  • Irakasle-monitoreek emango dizuete behar duzuen informazioa, barnetegiko ikus-entzunezko nahiz bestelako aparailuei buruz. Galdetu beldurrik gabe.
  • Haurrak goiko solairuetara igotzeko, etxeko zapatilak jantziko dituzte, beheko solairuan horretarako dagoen lekuan.
  • Gauean bereziki, mesedez, beheko solairuko eta ganbarako argiak itzaltzeaz arduratu.

Herrian, jolaslekuan, jantokian

  • Janariarekin arazoak dituen ikaslerik balego, etorri aurretik jakinarazi mesedez irakasle-monitoreei.
  • Jangelara joateko errepidea zeharkatu behar denez, nahiz eta automobil gutxi ibili, arretaz ibiltzea eskatzen dizuegu.
  • Jangelan ikasle-arduradunei laguntzea eskatuko zaie: ontziak pilatzen, zerbait banatzen...
  • Jangelara joan aurretik, komunean egin beharrekoak, barnetegian bertan egingo dira.
  • Haurrek herri ingurua errespetatuko dute.
  • Herriko eskolakoek soinketarako edo psikomotrizitaterako beste lekurik ez dutenez, Udalaren aginduz, ikastorduen barnean lehentasuna dute frontoia erabiltzeko.
  • Irakasleari eskatzen diogu arreta berezia jar dezan, haurrak plazan daudenean, arriskutsu gerta daitezkeen petriletan ibil ez daitezen.

Beste zenbait gauza

  • Ikasleen gaixotasun edo istripuen aurrean egin behar denari buruzko informazioa, barnetegira etortzean emango zaizue.
  • Taldean behar bereziren bat duen ikaslerik izanez gero, jarri harremanetan gurekin aldez aurretik.
  • Barnetegian badugu kiroletako zenbait material: erraketak, pilotak, baloiak..., haurrak kanpoan daudenean jolasean aritzeko.
Alkizako Euskal Girotze Barnetegia
Erretore etxea. Alkizako enparantza
20494 Alkiza (Gipuzkoa)
Telefono zenbakia: 943 692 064
Posta elektronikoa: alkiza@barnetegiak.eus
Nolega    Eusko Jaurlaritza XHTML 1.0 Transitional válido ¡CSS Válido!